XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizako kanpaiak Sindikatu-legearen aurrez-aurre

Zirrara aundia egin du sindikatu-legearen proiektoari buruz Kataluñako obispoek egin duten aitorpenak.

Gotzai oien ustez proiektoak orain dagon bezela ez ditu betetzen benetako sindikalismoak eskatzen dituan kondizioak eta oraindik askozez gutxiago Elizaren sozial-irakaskizunak adierazten digutena.

Batez ere errepresentazioan egiten dute gogor.

Errepresentazioak langille guztien egizko partizipazioari erantzuten dio, eta aiek berak nai dituen ordezkariak libre aukeratu al izatea esan nai du.

Bere organizazioan ere libre izan bear duala diote, politikatik etena, bere buru jabe.

Nai duten eran biltzeko, itz egiteko ta lan egiteko ere askatasuna ere, eskatzen dute sindikatoentzat.

Geroago, Kadizko gotzaiak ere bereak egin zituan, Kataluñakoen azalpen auek.

Baño, proiektoa lege biurtzen danean, guzti auek aintzakotzat artzen ez ba dituzte, zer esango ote dute gotsaiak? Jarraiko ote dute sindikatotan dabiltzan Konsiliarioak?

HOAC`en oztopoak

HOAC, katoliku-egintzaren langille-anaidia esan nai du, 1946`an ereikia izan zan Madriden.

Berez politika konkreturik egiten ez badu ere, mundu ontarako arazo guztietan batez ere sozialetan konprometitu izan da.

Naiko oztopo izan ditu lan ortan ez bakarrik zibil autoridadeengandik, baizik baita ere elizakoengandik.

Orain lendakari bat aukeratu dute anaiditakoa.

Gotzaiak ez dute lendakari au onartu nai.

Beste aldetik anaidikoak ez dute onartzen gotzaian zuzendu dien estatutua.

Atzerriko periodikoak erruz ari dira ixtillu ontzaz idazten.

Eliza-barruan nabaitzen diran eztabaiden ezaugarri bat auxe.

Errepresentazioa, partizipazioa, alkar-izketa ta gizonaren dintasunaren aitorpena ta betetzea bearrezkoak ditugu gaur.

Baita Elizan ere.